Barbie panpina Ida B. Wells aktibista gogoratzeko

Barbie panpina Ida B. Wells aktibista gogoratzeko Mattel markak merkaturatutako "inspiratzen duten emakumeak" seriearen barruan sartu du Barbie panpina berezi hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/barbie-panpina-ida-b-wells-aktibistari-gogoratzeko/@@download/image/16419827799434.jpg
2022/01/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mattel markak merkaturatutako "inspiratzen duten emakumeak" seriearen barruan sartu du Barbie panpina berezi hau.
Barbie panpina Ida B. Wells aktibista gogoratzeko

Ida B. Wells, esklaboen alaba, Pertsona Beltzen Aurrerapenerako Elkarte Nazionalaren sortzaileetako bat izan zen. Ikerketa kazetaritzaren aitzindaria ere izan zen. 

Kazetari eta aktibista hau omendu nahi izan du Mattel marka ezagunak. ·Inspiratzen duten emakumeak· seriearekin jostailuekin haurrei figura historikoak eta etorkizuneko belaunaldien ereduak ezagutarazi nahi dizkie erakundeak.

Ida B. Wells bi esklaboen alaba izan zen. Mississippin jaio zen 1862an eta Chicagon zendu 1931an. Bere Barbie-ak parpaila dun soineko beltz luzea darama, Memphis Free Speech egunkarian lan egiten zueneko erretratuan bezala. Egunkari honen editore bilakatu zen denborarekin eta baita komunikabide honen jabetako bat ere 1889tik aurreraIkerketa kazetaritzan aitzindaria izan zen. Ehunaka lintxamendu arrazista kasu dokumentatu zituen eta kazetaritza lan honegatik hilondoko Pulitzer saria jaso zuen 2020an. Panpina salgai dago gaurtik aurrera.