Barberenaren liburu top-a

Eleberria, poesia, ipuinak, antzerkia, saiakera... Aurtengo liburu uholdean zorabiatzear eta zer aukeratu ez dakizula? Lasai, Eneko Barberena idazle arrasatearraren aukeraketa dakarkizugu.
1-Pako Aristi, "Gauza txikien liburua", Erein.
"Libreta horiko poemak", bere lana oso gogoko izan nuen. Gai sozialei buruzko poesia zuzena egin zuen. Beraz, gomendagarria.
2-Joseba Sarrionaindia, "Akordatzen", Txalaparta.
Sarrionaindiak idazteko modu berezia du; istorioak berehala harrapatzen zaitu. Irakurketa interesgarria da edozeinentzat.
3-Paddy Rekalde, "Bilbo dub kronikak", Susa.
Bilboko underground giroa erretratatzen maisu da Rekalde: alkohola, gauean nahasten diren kolore guztietako pertsonak
4-Xabier Montoia, "Elektrika", Susa.
Montoiak beti izan du ausardia gai gatazkatsuak jorratzeko. Liburuak mereziko duela uste dut.
5-Eider Rodriguez, "Eta handik gutxira gaur", Susa.
Eiderren lehen liburua da, beraz, ez dut erreferentziarik. Hala ere, Txalapartako editore berria denez, narrazio txukunak bilduko dituela uste dut.
6-Edurne Elizondo, "Itoiz porlanezko gezurrak", Txalaparta.
Gaurkotasun handiko gaia landu du Elizondok; Itoiz-en egindako astakeriak eta batzuen zigorgabetasuna. Irakurri beharrekoa.
7-Askoren artean, "Ipuin izugarriak", Elkar.
Ipuinak umeentzako direla uste dute askok, baina ez da horrela. Ipuinek jolasteko aukera ematen dute, eta primerako proposamena izan daitezke.
8-Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, "Euskararen aldeko borrokan", Elkar.
Txillardegiren ibilbidea ezagututa, ez nuke liburu hau irakurtzeko aukera pasatzen utziko. Ziur liburu mamitsu eta interesgarria dela.
9-Edorta Jimenez, "Sukar ustelaren urtea", Txalaparta.
Fin harilkatzen ditu Jimenez-ek gai historikoak, intriga eta historia ondo uztarturik.
10-Jon Arretxe, "Griot", Elkar.
"Ostegunak" liburuarekin egin zen ezaguna, eta ipuingintza landu du gehien bat. Poesian ere lan txukuna egingo duela uste dut.