Barbara Rivas: Telebistan ematen dituzten saioak ikustea denbora galtzea da
Barbara Rivas Zumarragarra "Goazen!" euskarazko lehenengo film musikalari
esker ezagutzen dugu, eta orain telebistan ikus dezakegu, musikala telesail bihurtu baitute. Estetika ikasi zuen, eta hamabost urte daramatza Urretxuko gimnasia
erritmikoko eskolan. Nolakoa izango ote da kameraren beste aldean?
Izar handiek bezala, zuk ere famaren pasealekuan agertu nahiko zenuke? Beno ez legoke gaizki, baina ez da nire ametsa. Beste lorpen batzuk ditut buruan.
Zer abesten duzu dutxan? Bururatzen zaidan edozein abesti!
Dantzatzeko musikarik onena? Asko gustatzen zait dantzatzea, eta uste dut edozein musika dela dantzagarria. Aukeratu behar badut, funkya edo salsa.
Telebista aurrean, zer ikusten duzu? Ez dut telebista ikusten. Ematen dituzten saioak ikustea denbora galtzea dela iruditzen zait. Nahiago dut zinera edo antzokira joan.
Parrandarako herririk onena? Konpainia ona bada, edozein.
Eta ajeari aurre egiteko formula perfektua Sofa, film on bat, eta krispetak!
Mania bat? Oso ordenatua naiz, eta nire armairuan baten bat ibiltzen bada, berehala nabari dut.
Eta bizio bat? Arropa erostea.
Zer egin behar du konkistatu nahi zaituenak? Oso umoretsua izan behar du. Baina, garrantzitsuena, leiala eta apala izatea.
Eulitzarrak uxatzeko Gauzak ondo esanda
Zer eramaten duzu poltsan? Puff! Lagunek esaten didate nire poltsak asteburu-pasakoak direla! Telefono mugikorra, agenda, boligrafo bat, ilea biltzeko goma bat, toallatxoak, kleanexak, hortzetako eskuila, kolonia