Barbara Goenaga: "Hasieran kosta egiten zitzaidan gazteleraz lan egitea"

Barbara Goenagak "Goenkale" utzi eta Espainiako Tele 5 telebistan hasi da lanean, "El Grupo" telesailean. Barbarak hamazazpi urte besterik ez ditu, baina hala ere, badu eskarmentua aktore lanetan.
Aita, Juan Luis Goenaga, pintorea duzu. Izeba, Aitzpea Goenaga, eta amona, Juani Mendiola, aktoreak. Familia giroak bultzatu al zintuen aktorea izatera?
Eragina izan du, jakina. Aitzpeak, adibidez, gidoiak egin izan ditu eta neska gazteak behar zirenean, deitu egiten zidan. Dena den, norberak erabaki behar du bere bidea.
Neskei, ogibide honetan, ederrak izatea eskatzen al zaie oraindik ere?
Egin beharreko pertsonaiaren arabera izaten da hori, batzuetan beharrezkoa da eta beste batzuetan, ez. Egia da zenbaitetan neska batzuei paperak ematen zaizkiela politak direlako, baina aktore onak ez badira, ez diete lan gehiago eskaintzen. Ederra izateak lagundu dezake, baina garrantzitsuena aktore ona izatea da.
Mutilekin ere gauza bera gertatzen al da?
Bai. Ez dut uste horretan ezberdintasun handirik dagoenik. Gauza bera gertatzen da.
Eta zuk, edertzat al duzu zure burua?
Ez. Neska gehienak bezalakoa naizela uste dut.
Euskaraz lan egiten ohituta zaude. Gaur egun gazteleraz lan egiten duzu Tele 5 telebistan. Zer moduz moldatzen zara erdaraz?
Gaztelerara pasatzea zaila izan zen, kosta egiten zitzaidan erdaraz egitea. Hasieran interpretazioan baino hizkuntzan jartzen nuen arreta, hau edo beste hura nola esango ote nuen. Hala ere, berehala ohitu nintzen eta orain ez dut arazo handirik.
Tele 5eko "El Grupo"-n lan egiteak zein abantaila eta zein desabantaila ditu, "Goenkale"-rekin alderatuta?
Abantaila nagusia da Hego Euskal Herriaz gain, Espainia osoan ere ikusten dela. Esperientzia ona da. Desabantaila? Euskal Herria eta familia utzi eta Madrilera etorri beharra.
"El Grupo"-n jokatzen duzun pertsonaia, Arantxa, oso neska lotsatia da. Hori dela eta, psikiatrarenera joan eta beste gaixo batzuekin psikoterapia talde batean parte hartzen du. Ba al du pertsonaia horrek nolabaiteko antza zurekin?
Ez, inola ere ez. Lotsatia naiz, baina ez hainbeste.
Sekula izan al zara psikologo edo psikiatra batekin?
Ez. Hala ere, beharra izango banu, joango nintzateke, zalantzarik gabe.
Depresioak, buruko gaixotasunak... Honelakoak ageri dira "El Grupo"-n. XXI. mendeko gizartearen gaitzak direla diote. Azken urteotan gehiago hedatu al dira gaixotasun hauek?
Ez dut uste, beti izan dira honelako gaitzak. Kontua da orain arte agian ez zutela izenik, ezta sendabiderik ere. Medikuntzak aurrera egin du, orain askoz hobeto ezagutzen dira gaitz horiek eta beharbada, horregatik ematen du gaur egun zabalduago daudela.
Gipuzkoako Alkiza herritik Madrilera. Salto handi samarra ezta? Zer moduz moldatu zara Madrilgo bizimodura?
Oso ondo, ez du zerikusirik Alkizarekin, alde handia dago. Madril oso handia da, askoz jende gehiago dago, jendea azkarrago bizi da... Batzuetan hango lasaitasuna, ixiltasuna, trafiko arazo eza... falta ditut, baina dena den, oso gustura nago.
Nolakoak dira Madrilgo gazteak Euskal Herrikoekin alderatuta?
Madrilgo zenbait gazte ezagutzen hasia naiz eta hemen denetarik dago. Aniztasuna handia da, Euskal Herrian baino handiagoa. Ezberdintasunak badira, janzkera aldetik, esaterako. Agian, hemen "pijo" gehiago dago. Parrandak ere ezberdinak dira; Euskal Herrian ez bezala, Madrilen jendeak taberna berean pasatzen du gau osoa.

Barbara Goenagak, hamazazpi urte besterik ez dituen arren, ibilbide luzea egin du honezkero telebista eta zine munduan. Hiru urterekin "Bai Horixe" saioan parte hartu zuen. Bere lanik garrantzitsuena "Goenkale" izan da. Bien bitartean, lantxoak ere egin izan ditu Espainiako telesaioetan, "El comisario" eta "Hospital Central"-en esaterako. "Urte ilunak" filmean ere parte hartu zuen. Gaur egun Arantxa izeneko pertsonaia da, Tele 5eko "El Grupo"-n. Dena dela, beste filme batean ere ikusi ahal izango dugu laster, Jesus Moraren "Mi dulce"-n, alegia.

Eskarmentu handiko alkizarra