Administrari-kudeatzaile bila gabiltza Gaztezulon
GAZTEZULOn administrari-kudeatzaile baten bila gabiltza. Kontabilitatea, gastuen zein sarreren kontrola, aurrekontuen kudeaketa eta planifikazioa, fakturazioa, diru-laguntza deialdietarako aurkezpena, zuriketak eta jarraipena, ordainketak, faktura elektronikoak eta kobruak egiten eskarmentua duena. Jardun ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko gaitasuna, baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz...
ESKATZEN DA
-
Komunikabideen edo prentsaren arloan lan eskarmentua izatea.
-
Euskaraz jakitea.
-
Ekonomia ezagutzak eta horrekin lotutako ikasketak.
-
Diru-laguntzetan eskarmentua: zuriketak, aurrekontuak...
-
Proaktibitatea, ofimatika ezagutzak, egokitzapen azkarra eta kalkulu-orriak erabiltzen jakitea (excella).
-
Antolakuntzarako, talde lanerako eta giza harremanetarako gaitasuna.
-
Zorrotza eta arduratsua izatea.
-
Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.
ESKAintzen DA:
-
Astean 20 orduko lan kontratua (egunean 4 ordu, goizez), baina malgutasun handia eskaintzen dugu ordutegietan.
-
Etxetik telematikoki egingo luke lan.
-
Sei hilabeteko kontratua, luzagarria.
-
2026ko ekainetik aurrera hasiko litzateke lanean.
Bidali zure curriculuma ekainaren 15a baino lehen, lanpostu honetarako motibazioa azalduz, zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.
