Barazkien beldur

Lakanofobia. Horixe diagnostikatu diote Vicki Larrieux Portsmouth (Ingalaterra) herriko 22 urteko gazteari. Barazkiekiko fobia, beldur irrazionala sentitzen omen du neskak. Erosketak egitera ateratzea edota jatetxeren batera joatea froga gogorra da beretzat, barazkiren bat ikusi orduko taupadak bizkortu eta izerditan hasten delako. Beste batzuek ere izuz begiratzen diogu etxeko zerba eta leka platerkadari. Gurea ere lakanofobia ote?