Baratze kooperatiboak

Ditxosozko krisiak sistemikoa dirudi eta kontu asko birplanteatzen ari gara; ahotik sabelera sartzen duguna ere bai. Elikadura ekologikoak, ortu kolektiboek eta kontsumo taldeek jende gehiago erakartzen dute.
DEUSTUKO BARATZA TALDEA: BILBO ALDETIK, HAZIZ HAZI
Baratza taldeak lehen hazia Deustuko Gaztetxean landatu zuen arren, Bilboko Aranbeiti auzoko ortuan hazi da. Orain, lau urteko ibilbidearen ostean, filosofia kooperatibo hau konpartitzen duten antzeko ekimenekin elkarlanean aritzeko apostua egin dute.
Deustuko Gaztetxeko patioa garbitzeko elkartu ziren lehen aldiz; lurra bota eta eremu txiki batekin hasi ziren bertan. Oraingo ortuak baditu 100 bat metro karratu. Gerora, baina, Aranbeiti auzoko gizon batek berak landutako zelaia utzi zien gazteei, eta hark egindakoaren gainean jarraitu zuten ereiten ia 300 metro karratura zabadu den arte. Bietan sasoiaren araberako produktuak landatzen dituzte, eta horregatik, udaberrikoekin hasi dira orain. "Artoarekin ere egin genuen saiakera, baina ez genuen zorterik eduki. Fruitu, barazki eta lekaleak landatzen ditugu, baina berriki oilotegi bat jarri dugu Aranbeitin eta erlekumeak ere baditugu; horrek askorako ematen du".
Autogestioa bandera hartuta, beren eguneroko jarduna ez ezik, lantzean behin antolatzen dituzten ekimenak ere urrun dira gizarte kontsumistatik eta honek sustatzen dituen ohituretatik. "Bizi dugun krisi sistemikoak gauza asko birplanteatzera eraman du jendartea. Gero eta jende gehiago ari da jabetzen naturak gure bizitzetan duen garrantziaz eta eraginaz, kontzientziazioa handitu egin da zentzu horretan. Ortu kolektiboek, elikadura ekologikoak eta kontsumo taldeek lehen baino jende gehiago erakartzen dute orain".
Elkarlanaren bidea
Bakoitzak posible duena eskaintzen dio taldeari, ortua hobetzearen helburu konpartituak batzen baititu. Asteazkenero Deustuko gazte lokalean dute hitzordua: asteko eginbeharrak, ideia berriak eta autofinantzaketarako baliabideak izaten dira ezinbertzeko solasgaiak. 30 bat lagun dira orotara, eta talde oso heterogeneoa osatu dute: "Irekiak eta partehartzaileak izatea da dugun abantailarik handiena" diote, "asanbladan guztion ekarpenak jasotzen ditugu, eta kanpotik datozenek ateak zabalik aurkituko dituzte beti!"
Asko badira ere, ez dute lur eremua zatikatu. "Ezagutzen ditugu horrela lan egiten dutenak, baina guk partzelarik gabeko baratzea nahiago dugu. Talde handietan lana kudeatzea zaila izaten den arren, orain arte moldatu gara". Ekoizpena autokontsumorako erabiltzen dute, hori baita taldearen lehen helburua, eta soilik produkzioa handitzen denean saltzen dute zerbait. "Garai batean Kukutzako jantokian letxuak saltzen ibili ginen. Orain, berriz, eztia da gehien mugitzen duguna".
Elkarlanaren alde, Euskal Herriko beste zenbait kolektiborekin harremanetan jarri dira. Bilboko Zurbaranbarri auzoko Desazkunde taldearekin dute loturarik estuena, baina Lutxanako eta Erandioko ortuekin ere lankidetza abiatu dute berriki. Autogestionatutako baratzeak ezagutzera emateko asmoz, sare bat sortzeko ahaleginean dihardute, eta dagoeneko, Kantabriako, Kataluniako eta Madrilgo jendearekin dute kontaktua.
Sarea, ezinbesteko erakusleiho
Lau urte hauetan zehar egindakoaren gaineko balorazioa "oso positiboa" dela diote, taldea sendotu egin delako, baina erronka berriak ere bilatu nahi dituzte. Besteak beste, Aranbeitiko herritarren artean partaidetza eta elkarlana sustatzea dute orain jomuga, auzoarekin lotura indartzeko. "Duela gutxi, landa garbitu eta 25 fruta-arbola landatu ditugu bertan".
Bestalde, Baratza taldeak abian dituen ekimenak ezagutu nahi dituenak badu non aurkitu, Sareak eskaintzen dituen abantailak ortu kooperatiboaren alde aprobetxatzeko konbentzimendua baitute: "Iaz hartu genuen determinazioa. Atzera begira egin dugun lana ikusteko tresna interesgarria iruditzen zaigu, eta gainera, batzarretara joateko aukerarik ez dutenekin kontaktua sendotzeko baliagarria zaigu".

Elsak ez du abizenak aipatzeriknahi, 20 urte zituenean utzi zuen Valentzia Euskal Herrira etortzekoeta dagoeneko hamahiru urte joan dira Iparraldean azken aldianHeletan bizitokia hartu zuenetik. Osasuna eta nekazaritza ekologikoakontzeptu bereizezinak direla sinetsita dago.
"Jendeakontzientziatzen hasi da, baina ez guztiz. Izan ere, supermerkatuanerosten duten janari manufakturatu-zaborra, edota baserri etahiltegietan animaliek jasotzen duten tratua, besteak beste, oraindikezkutuan gelditzen dira". Bidea luzea izanen dela argi du. Elikaduraorekatuan aditua da Elsa eta Iparraldera iritsi zenean gerturatu zenortuen laborantzara. "Elikadura benetan osasungarriaren bila,elikagaiak nola lantzen diren ezagutzeko saiakera egin nuenean hurbildunintzen baratzeetara, supermerkatuetan saltzen diguten zaborrarekikodependentzia gutxitzeko asmoz". Behinola berak bere barruan garatutakosentsibilizazio hori bera gizartean hedatu nahiko luke, "hori baitakontsumo neurrigabeari eta honek dakartzan ondorioei aurre egiteko lehendabiziko pausua". Bertze arrazoiren artean horregatik da gaur egunEmazteek Diote elkarte feministako kide: "Posible dudan guztian hartzendut parte, laguntzeko gai naizen guztian behintzat bai. Hala ere,gehienbat elikadura orekatuaren inguruan aritzen naiz. Gure oinarrizkohelburua osasunaren eta feminismoaren inguruan eragitea da; eta noski,osasuna erraten duenak nekazaritza ekologikoa barneratzen du".
Woofinga: supermerkatuen menpekotasunetik ihesi
Pasaden urtean Zeelanda Berrian zazpi hilabetez bizitzeko aukera izan zuenElsak, eta bertan hartu zuen parte, aurrenekoz, ortu kolektibo batean."Nekazaritza ekologikoan ziharduen bikote baten etxean izan nintzen.Ekoizten zituzten barazkiak Thames hiriko kontsumitzaile talde txikibati saltzen zizkioten; aitzindariak dira lurraren lanketan". Udalakutzitako lursail batean aritzen dira, woofinga praktikatzen,autogestioa, alegia. "Ortuan produzitzen dutenarekin bizi dirafamiliak. Beren barazki, fruitu, lekale eta zerealekin aski dutebizirauteko, aparteko jakien menpekotasunik gabe".Nekazaritzaindustrialaren etorrerarekin gizarteak galdu duen lotura sozialaetsipenez gogoratzen du, eta baratze kooperatiboek giza loturakberreskuratzen laguntzen dutela aldarrikatzen du. "Hemen, Iparraldean,familia ortuak dira nagusi oraindik. Pausu handia da, bainainteresgarriagoak zaizkit baratze kolektiboak".

Osasun iturri