'Baratza bang bang' haurrentzako antzezlana estreinatuko da igandean Nafarroako Antzerki Eskolan
Haurrentzako Antzerki-Testuen XXXI. Lehiaketa irabazitako Baratza bang bang euskarazko antzezlana estreinatuko dute igandean, 18:00etan, Iruñean kokatutako Nafarroako Antzerki Eskolan.
Teresa Sala eta Josi Alvaradok idatzitako lanak nork bere burua ezagutzeko eta sentimenduak adierazteko beharrean sakontzen du. Maialen protagonistaren bitartez kontatzen da istorioa, Susi, Banano eta Roma lagunen laguntzarekin. Epaimahaiak antzezlan "dibertigarria eta freskoa" dela nabarmendu zuen.
Virginia Cervera da obraren zuzendaria eta Monika Torre, Aintzane Baleztena, Patrizia Eneritz, Sofía Diez eta Sergio de Andres arituko dira aktore lanetan.
Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian eta http://www.laescueladeteatro.com/ webgunean daude salgai. Sarreren prezioa sei eurokoa da, baina bost pertsonatik gorako taldea izanez gero, bost euro ordaindu beharko dira.
