Barakaldoko Hiriko Soinuak musika lehiaketan izena emateko azken egunak
Lehiaketan parte hartzeko taldekideetako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko du eta partaideak hamasei urtetik gorakoak izango dira. Bestetik, ezin izango dute disko bat baino gehiago argitaratua izan, eta abestiek originalak izan beharko dute.
Hiriko Soinuak lehiaketak hainbat sari emango ditu: estudio profesional batean disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, eta Barakaldoko Herriko Plazan Hiriko Soinuak musikaldian parte hartzea, besteak beste.
Epaimahai profesional batek bederatzi talde finalista hautatuko ditu irailaren 23an Barakaldoko San Bizente parkean zuzenean jotzeko. Kontzertuaren ondoren, epaimahai berak erabakiko du zeintzuk diren lehiaketako talde irabazleak. Lau proiektu irabazleek (Kategoria nagusia, Barakaldoko artistarik onena, Berdintasun saria eta Euskarazko artista onenaren saria) Hiriko soinuak doako musikaldian parte hartuko dute urriaren 20an eta 21ean Barakaldoko Herriko Plazan, estatu mailan izen handia duten artistekin batera.
Lehiaketan parte hartu nahi duten musika-proiektuek www.barakaldo.eus webgunean dagoen izena emateko orria bete beharko dute, bihar arteko epean, eta hirikosoinuak@gmail.com helbide elektronikora bidali, agiri hauek erantsita: bi abesti, mp3 formatuan; taldearen argazki bat, jpg formatuan; musika-proiektuaren azalpena eta historia; eta NANaren fotokopia edo proiektuko kideen erroldatze-ziurtagiria.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
