'Bar Gloria', 'Eraikuntzarako materiala' eta 'Miñan' izan dira EAE-ko liburutegi sarean gehien mailegatuko euskarazko liburuak

'Bar Gloria', 'Eraikuntzarako materiala' eta 'Miñan' izan dira EAE-ko liburutegi sarean gehien mailegatuko euskarazko liburuak Nerea Ibarzabalen eta Eider Rodriguezen liburuak, paperean zein digitalean, gehien eskatutakoen artean izan ziren iaz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bar-gloria-eraikuntzarako-materiala-eta-minan-izan-dira-eaeko-liburutegi-sarean-gehien-mailegatuko-euskarazko-liburuak/@@download/image/2204628d-4e55-4b14-b8f6-c1af40697596.jpeg
2024/04/23
Nerea Ibarzabalen eta Eider Rodriguezen liburuak, paperean zein digitalean, gehien eskatutakoen artean izan ziren iaz.
'Bar Gloria', 'Eraikuntzarako materiala' eta 'Miñan' izan dira EAE-ko liburutegi sarean gehien mailegatuko euskarazko liburuak

EAEko Irakurketa Publiko Sarea 198 udalerritan kokatutako 297 liburutegik osatzen dute eta 6.899.917 ale biltzen dituzte. Iaz, Sareak 2.740.425 mailegu egin zituen, eta papera (2.618.524)  izan zen nagusi. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, azken lau urtetan %48ko hazkundea izan da liburutegietako maileguetan. 

Honez gain, 253.363 mailegu egin dira liburutegien artean, hau da, erabiltzaile batek liburu bat bere liburutegian aurkitzen ez duenean, beste batetik helarazten zaio. 976.465 lagun dira sarearen parte, eta iaz 42.000 erabiltzaile berri baino gehiagok eman zuten izena.

2023an gehien mailegatu ziren euskarazko liburuak honako hauek izan dira: Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Arantxa Urretabizkaiaren Azken Etxea.

eLiburutegia ere hazten
EAEko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, 121.901 mailegu egin zituen iaz. Gainera, 6.826 erabiltzaile berri erregistratu ziren eta guztira 65.686 pertsona daude eLiburutegian izena emanda. 

Gaur egun 30.631 ale ditu eLiburutegiak, eta 12.600 film eta dokumental inguru ikusteko aukera ere eskaintzen du. Iaz audio-liburuak ere jarri zituzten maileguan eta 569 daude eskura.

Iaz gehien mailegutako euskarazko liburu digitalen artean izan ziren Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Jon Arretxeren 19 kamera.