Banjo

Banjo https://www.gaztezulo.eus/albisteak/banjo/@@download/image/banjo_1393932304.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android-iOS
149.zenbakia
Garatzaileek diotenez, munduan gertatzen ari dena zure smartphonera ekartzen duen aplikazioa da Banjo. Jendeak sare sozialetan publikatzen duena biltzen du. Geolokalizazioari esker, publikazioen kokapena ezagutu daiteke, eta beraz, gure inguruan zer gertatzen ari den edo munduaren beste puntan eskaintzen ari diren kontzertuko argazki eta bideoak zuzenean ikusiko ditugu. Abisu pertsonalizatuak konfiguratu daitezke, baita hitz gakoen bitartez bilaketak egin ere. Interesgarri bezain entretenigarria.