Banja Lukara goaz datorren urtean

Banja Luka Bosnia-Herzegovinako hiri garrantzitsuenetako bat da. Balkanetako gerraren ondoren, Banja Lukako biztanleek gogor lan egin dute hiriko eraikinak eta azpiegiturak beren onera ekarri, eta garai bateko kultur giro aberatsa berreskuratzeko. Testuinguru horretan, BLIFF (Banja Luka International Film Festival, www.bliff.net) zinemaldia sortu dute, eta maiatzaren 2tik 9ra egingo dute lehen edizioa. Zinemaldiak giza eskubideak, bakea eta tolerantzia sustatu nahi ditu, eta gerrak elkarrengandik urrundu zituen hiritarrak adiskidetzea du xede. BLIFFekoek gonbidapenaa bidali digute GAZTEZULOra, zinemaldira gonbidatuz. Aurten ezingo dugu joan, baina datorren urtean
batek daki!