Banilla esentzia, etorkizunean, plastikozko botilekin egin liteke

Banilla esentzia, etorkizunean, plastikozko botilekin egin liteke Zientzia fikziozko azken telesaila dirudi, ezta? Bada etorkizuna da. Zientzialari talde batek banilla sortu dute plastikozko botilen hondakinetatik abiatuta. Banilla sintentikoa elikadura industrian izugarri erabiltzen da, askotan banilla naturala baino gehiago, bada orain, zaborretik abiatuta sortu liteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/banilla-esentzia-etorkizunean-plastikozko-botilekin-egin-liteke/@@download/image/f608x342-385717_415440_0.jpg
2021/07/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzia fikziozko azken telesaila dirudi, ezta? Bada etorkizuna da. Zientzialari talde batek banilla sortu dute plastikozko botilen hondakinetatik abiatuta. Banilla sintentikoa elikadura industrian izugarri erabiltzen da, askotan banilla naturala baino gehiago, bada orain, zaborretik abiatuta sortu liteke.
Banilla esentzia, etorkizunean, plastikozko botilekin egin liteke

Zientzialari talde batek banilla sintentikoa egitea lortu du botatako plastikozko botilekin. Banilla, edo behintzat banilla artifiziala, zaporea emateko oso erabilia da elikadura industrian. Izozkiei; galletei, ogiei, pastelei, kafeari, freskagarriei eta likoreei gehitzen zaie, adibidez. Bazenekien, adituek diotenez, banilla bezala oroitzapenean gordeta dugun usaina eta zaporea banilla sintetikoarena litzatekeela?

Beraz, banilla sintentikoa sortzea ez da zerbait berria. Bai ordea, PET materialetik hasita sortzea. Edinburgo Unibertsitateko (Eskozia) ikertzaile talde batek erabilitako plastikozko botiletaitk abiatuta banilla egitea lortu  dute laborategian sortutako E. coli bakteria gehituta. 

Ikertzaileek baieztatu dute modu honetan ekoitzitako banilla giza kontsumorako egokia litzatekeela, nahiz eta proba esperimental gehiago beharko lituzkeen merkaturatu aurretik. 

Egun kontsumitzen dugu banilla sintentikoa zuhaitzen azaletatik abiatuta, beste material batzuekin batuz, sortzen dituzen erreakzio kimikoetatik jaiotzen da. Orain, plastikotik abiatuta sortzea lortu dute.

Plastiko botiletatik abiatuta banilla sortzea “kimika berdearen erakustaldia” da, oinarrrizko produktuen birziklatzea eragiten duena, ingurmenean eragin kaltegarri gutxiago sortuz. Izan ere, Edinburgoko Unibertsitateak erraztutako datuen arabera, banilla ez da bakarrik elikaduran eta kosmetikan erabiltzen, baita belar-hiltzaileetan eta garbiketetako produktuetan. Banillaren eskariak 2018an 37.000 tonako kopurua gainditu zuen. Beraz, berau plastikotik abituta sortzeak onurak berestik ez lituzke ekarriko.