Bangkok sutan

Bangkok sutan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bangkok-sutan/@@download/image/201057182bangkok.jpg
2012/12/13
berria
Bangkok Tailandiako hiriburuak sutan jarraitzen du. Alkandora Gorriek Gobernuak dimisioa eman dezan, parlamentua desegin dadin eta berriro ere hauteskudeak egin ditzaten nahi dute, eta testuinguru horretan liskarra izaten ari dira talde horretako kideen eta agintarien artean. Martxoan oso manifestazio jendetsuak egin zituzten, Gobernuaren aurka daudenek deituta, eta apirilean, gutxienez, 26 lagun hil dira, tiroz. Gobernuak ukatu egin du poliziak halakorik egin duenik, baina Alkandora Gorriak ez datoz bat. Gatazka herrialdeko beste toki batzuetara zabaldu da, gainera. Korapiloa, beraz, askatu beharrean, gehiago nahasten ari da.