Banden Lehia jaialdiaren finala gaur Bilborocken

Banden Lehia jaialdiaren finala gaur Bilborocken https://www.gaztezulo.eus/albisteak/banden-lehia-jaialdiaren-finala-gaur-bilborocken/@@download/image/bandenlehia_1385724839.jpg
2013/11/29
berria
Euskarazko bandarik hoberenak saritzen dituen Banden Lehia jaialdiaren bosgarren edizioa gaur iritsiko da helmugara, ilunabarreko 20:00ean Bilborock aretoan.


Azkue Fundazioak Last Tour International, Baga-Biga eta Bilboko udalarekin elkarlanean bosgarrenez antolatu du aurten Banden Lehia. Guztira 24 taldek parte hartu ondotik Iseka Rock, Ukan, Urgatz eta Eskeän Kristo taldeek lehiatuko duten gaur lehen saria.

Haimar Arejita musikariak, Andres Portero kazetariak, Last Tour International musika enpresa gaazte eta berritzaileak eta Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruk osatuko dute gaurko epaimahaia.

Irabazleak, ohi bezala, 2014ko BBKLive jaialdian jotzeko pasea, Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea eta lehiaketako disko bilduma eskuratuko ditu eta irabazlearen izena kontzertu guztiak amaituta, epaimahaiak jakinaraziko du aretoan bertan.

Lehiaketaren ondotik, gaua behar bezala amaitzeko, gainera, Vendetta taldea ariko da zuzenean. Animatu zaitez eta gerturatu Bilborockera!