Banden Lehia itzuli da

Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena sarituko duen txapelketak bi fase izango ditu: lehena sarean garatuko dute, eta bigarrena zuzeneko ekitaldi batean. Erne! Irabazleak 2012ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du, besteak beste!
Banden lehia bueltan da, euskal musika talde hasiberriei arnas emateko asmoz. Banda bat badaukazue eta gutxienez euskarazko bi abesti, dudarik ez izan!
Bi baldintza horiek betez gero, www.bandenlehia.com atarian eman dezakezue izena bertara zeuen abestiak eta bideoak igota taldeari buruzko xehetasunekin batera. Webgunea bisitatzen dutenek gehien gustatzen zaizkien kanten aldeko botoa emango dute eta, horrela, puntuazio altuena jasotzen duten bi bandak sailkatuko dira finalerako.
Bestalde, Joseba Martinek (Radio Euskadiko esataria, musika arloan aditua), Ritxi Aizpuruk (Baga Biga diskoetxeko arduraduna), Haimar Arejitak (Gatibu taldeko musikaria) eta Last Tour International enpresako kide batek osatutako epaimahaia arduratuko da finalera helduko diren beste bi taldeak aukeratzeaz.
Lau banden izenak azaroaren 29an iragarriko dituzte www.bandenlehia.com atarian eta final handia abenduaren 2an izango da Bilborocken, lau taldeen zuzeneko emanaldiarekin, jakina.
Sariak ez dira nolanahikoak, irabazleak 2012ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango baitu 2.000 euroko txeke bat (musika materiala erosteko) jasotzeaz gain. Bestalde, gainontzeko hiru taldeek Wifi konexioa eta 8 GB edukiera duen Apple iPod Touch bana jasoko dute.