Banden Lehia, bete-betean

Banden Lehia, bete-betean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/banden-lehia-betebetean/@@download/image/201011234869Bandak1.jpg
2012/12/13
berria
Banden Lehia, bete-betean
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira profesionalak ez diren musika taldeentzat zuzendutako ekimena da. A degüello, Arima sutan, From Lost to the River, Amets Ilunak... Talde horiek guztiak eman dute izena jada; 60dik gehiago dira dagoeneko. Nahi duten talde guztiek parte har dezakete, betiere euskarazko bi abesti eginak baldin badituzte. Egin beharrekoa, oso erraza (...)

Talde bakoitzak ekimenaren webgunera igo behar du biografia eta bideo edo abestiren bat. Boto gehien pilatzen dituzten bi taldeek abenduaren 3an Bilboko Kafe Antzokian jotzeko txartela eskuratuko dute. Horiekin batera, beste bi taldek joko dute, epaimahaiak aukeratutakoak hain zuzen ere.
Finalerako sailkatzen diren lau taldeetako musikari bakoitzak ipod bana etxeratuko du eta Kafe Antzokiko emanaldian babes gehien eskuratzen duenari -sakelako telefonoaren bitartez emango dituzte botoak- 2.000 euroko txartela emango diote, musika materiala erosteko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak babestu dute ekimena.