Banden Lehia

Lehiaketaren finala azaroaren 27an egingo dute Bilborock aretoan. Azkue Fundazioak eta Baga Bigak antolatutako lehiaketan, webgunearen bidez aukeratzen du publikoak talde gustukoena, eta epamahaikideek hautatzen dituzte beste hiru finalistak. Lau taldeek hogeina minutu izango dituzte zuzenean jo eta sari potoloa merezi dutela defendatzeko. Irabazleak diskoa grabatuko du eta BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du. GAZTEZULOko Leire Palacios epaimahaikidea izango da.