Bandcamp, musika streaming bidez entzuteko webguneak, gaurko egunez lortutako irabaziak artistei emango dizkie zuzenean

Covid-19aren pandemiak sektore kulturalari sekulako kolpea eragin dio, batez ere musikariei. Euren bira eta kontzertuak bertan behera geratu dira euren diru iturri nagusia itxita utziz. Sortzaileak inoz baino prekarioago eta zaurgarriago bilakatu dira. Hori dela eta, musikari eta sortzaile ezberdinei babesa emateko ekimen ezberdinak sortzen ari dira.
Kasu honetan, Bandcamp web guneak, azken urteetan ohiko streaming plataformen alternatiba bilakatu denak, iragarri du gaur lortzen diren salmenten irabaziak ehuneko ehunean sortzaileentzat izango direla. Musikari askorentzat, egun bateko erosketen bultzadak sekulako diferentzia eragin lezake eta beste ekimen batzuk sortzeko iturburua izan litezke, sorkuntza musikalerako lehen harria jarriz.
Hori dela eta, Bandcamp-eko desiren zerrendan diskoren bat gordeta baldin baduzu, orain da momentua erosteko eta horrela zuzenean artista babesteko.