Banda eta bakarlari gazteentzako VillaSoundBilbao jaialdian izena emateko epea ireki dute
Bilboko Udalak antolatutako IV. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdiaren musikari gazteen ibilbidea bultzatzea eta laguntzea da. Aurten, gainera, parte hartzeko adina 35 urtera arte zabaldu dute.
Epaimahaiak Bilborocken lau kontzertutan joko duten hamabi talde edo bakarlari hautatuko ditu, eta horietatik seik prestakuntza-programa jasoko dute. Azkenik, batek lau kontzertuko bira egingo du Espainiako Estatuko zenbait hiritan.
Aurkezten diren taldeek egiten duten musika edozein motatakoa izan daiteke: rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile musika... edo haien arteko nahasketa. Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak izatea eta euskarazko sorkuntzak egitea.
Otsailaren 22ra arte eman daiteke izena web-orrian. Hautatutako 12 banda eta bakarlariak martxoaren 21ean emango dira ezagutzera, Bilborocken egingo den aurkezpen-kontzertuan.

VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioan, 78 taldek eta bakarlarik hartu zuten parte. Hautatutako hamabien artean, sei banda Bizkaikoak izan ziren; lau, Gipuzkoakoak; bat, Nafarroakoa, eta bat, Arabakoa. Talde hauek aukeratu zituzten: Sofia V, NKO, Lova Lois, Hxdesz, Marban eta Calathea (Bizkaia), Lemak, Deñe, Julen eta Ithaka (Gipuzkoa), Ziris (Nafarroa) eta Entropia (Araba).
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
