Banda Batxokik

hirugarrena dakar: Bake garaietarako borroka kantak. MusikHerria diskoetxearen babesean, 19 kanta bildu dituzte, tartean Tijuana in Blue, O.K. Korral eta Franco Battiatoren bertsioak. Txantreakoak Creative Commons lizentziapean atera dute diskoa eta salmenten zati bat Eguzki Irratiari emango diote.