Banbu zuntzarekin egindako poltsak al dira plastikozkoen poltsen irtenbide?

Alternatiba baten bilaketan Plastic Paper enpresak banbuarekin egindako poltsa biodegradagarri bat sortu du alternatiba bezala. Diseinu mota honek %75 material gutxiagoa erabiltzea ahalbidetzen du poltsak sortzerako garaian, banbuaren hostoa erabiltzen baitu. Berau tolestu modu berezi batean tolesten da eta ondoren konpostatu daiteke.
Poltsa hauek proposatzen duten toleste sistema ez da horren berria, Taiwanen oso erabilia baita. Honen helburua erabilera bakarreko plastikoek duten eragina ahalik eta gehien murriztea da. Proiektua aurrera eramateko Plastic Paper enpresak Placeholder estudioaren eta Henry Hargreaves argazkilariaren laguntza izan du.
New Yorkeko enpresa izanik, ekimena New Yorkeko estatuak plastiko poltsak debekatu zituztenean sortu zen. Hala ere, salbuespenak badaude jatetxe eta eramateko janaria saltzen duten lokalentzat, plastiko poltsak erabiltzen jarrai baitezakete. Hori dela eta, diseinu hau negozio horientzat pentsatuta doa batez ere, bertan ederto kabitzen baitira elikagaiak garraiatzeko kaxa eta ohiko ontziak.