Bamboozled ***

Bamboozled *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bamboozled/@@download/image/5p38-4.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Spike Lee. Aktoreak: Damon Wayans, Jada Pinkett, Michael Rapaport. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 135 minutu.
5.zenbakia
Bamboozled   ***
Do the Right Thing bikainaren zuzendariak ez dio sekula botereari su-etenik eskaini. Bamboozled satira garratzean Spike Leek telebistaren mundu ustela jomuga nagusi gisa hartzen duen arren, gizarte bera nahiz bere arrazako aktore zenbaiten jarrera epela ere gogor salatzen ditu. Telebista esanguratsu bateko gidoigile beltz bakarra da Pierre Delacroix. Kaleratzea saihesteko, beltzak irrigarri uzten dituen estereotipoz jositako komedia nardagarria sortuko du. Sarkasmoz eta amorruz arrazismoa salatzen duen komedia iluna da.