Ballarderen etxeorratza

Ballarderen etxeorratza https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Ballarderen etxeorratza
J. G. Ballard idazle ingelesaren hainbat eleberri eta ipuin moldatu dira pantaila handian, Empire of the Sun (Steven Spielberg, 1987) edota Crash (David Cronenberg, 1996) kasu. Eta laster izango da zinema aretoetan beste bat: High Rise. Etxeorratz ultramodernoan bizi direnen istorioa gizarte garaikidearen alde ilunen alegoria bat da. Ben Wheatley (Sightseers, 2012) zuzendariak sekulako aktore taldea osatu du: Tom Hiddleston, Sienna Miller, Jeremy Irons, Luke Evans, Elizabeth Moss...