Baleztenaren azkena Willis Drummond taldean

Baleztenaren azkena Willis Drummond taldean Willis Drummond taldeak azken 10 urteetako argazki bilduma argitaratuko du, binilozko singlearekin batera, eta azken kontzertuak emango ditu Joseba Baleztenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baleztenaren-azkena-willis-drummond-taldean/@@download/image/unnamed.gif
2017/11/15
albiste-laburra
Willis Drummond taldeak azken 10 urteetako argazki bilduma argitaratuko du, binilozko singlearekin batera, eta azken kontzertuak emango ditu Joseba Baleztenak.
Baleztenaren azkena Willis Drummond taldean

Willis Drummond taldeari agur esatea erabaki du Joseba Baleztenak, bestelako proiektuei atea irekiz. Sei kontzertu emango ditu laukoteak datozen bi hilabeteetan, eta horietan agurtuko da musikaria, bakarkako lanean bide berrietan murgilduz.

 

Bestalde, taldeak argazki bilduma eta biniloa kaleratuko ditu; Jon Iraundegik hamar urteko ibilbidean ateratako argazkiekin osatu dute bilduma, eta biniloan bi kantu berri gehitu dituzte.