Balerdi Balerdi eta Giorgio Bassmati, aurtego Harrobia Zuzen programa zabaltzeko

Kontzertua abenduaren 14an izango da, ostiralez, arratseko 20:30etatik aurrera Donostiako Doka Kafe Antzokian, eta Harrobia Lantzen musika ekimenak abiatutako zuzenekoen zirkuituaren hirugarren edizioari hasiera emateko balio izango du.
Talde beterano bat eta bakarlari bat; koktel ezinhobea aurtengo Harrobia Zuzen kontzertu programa zabaltzeko. Batetik, Balerdi Balerdi Iruñeako bandak kaleratu berri duen Hegoko Lautadaren Ertzetik diskoa aurkeztuko du eta, bestetik, Giorgio Bassmattik areagotuko du lehenengo emanaldi honetako pop dosia.
Bigarrena otsailean izango da eta orduan, antolatzaileek iragarri dutenez, hardcore kutsuko musika izango da protagonista. Orain arteko bi edizioetan, Harrobia Zuzen kontzertu programak Willis Drummond, Yelow Page, Mantisa, Sarkor, Fairlight, Cobra, Trumbo, The Riff Truckers, Anai Arrebak, Napoka Iria, Physis Versus Nomos, Mutürbeltz, Norman eta Layo Raser gisako taldeak ekarriko ditu.
Euskal Herriko musika alternatiboa susatatzearekin batera, Donostiako zuzenekoen eskaintza aberasteko asmoarekin sortu zuen Harrobia Lantzen musika ekimenak Harrobia Zuzen izeneko kontzertu programa hau. Euskal eszenan nabarmentzen diren taldeak Gipuzkoako hiriburuan biltzea da egitasmoaren xedea. Halaber, Donostia eta inguruetako talde hasiberri nahiz eskarmentatuei merezi duten tartea eskaintzen die.

Eskaintza aberastu eta musika alternatiboa sustatu