Baleen migrazioak, kontrolpean

Baleen migrazioak, kontrolpean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baleen-migrazioak-kontrolpean/@@download/image/mundua_puerto_m_1393855581.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
Puerto Madryn hiritik hurbil, Argentinako hego muturreko Golfo Nuevo golkoan, 55 bale, baleak izan zitezkeen 23 figura eta urazpiko hamahiru izaki atzeman ditu DigitalGlob etxearen WorldView-2 sateliteak. Peter Fretwell ikerketaren buruak adierazi duenez, puntako teknologia darabilen sistemak baleen zenbaketak eta haien migrazioen kontrola nabarmen erraztuko ditu, orain arte hegazkin eta itsasontzietatik jarraitzen baitzituzten animalien arrastoak. Espaziotik eginiko behaketak, aldiz, azalera dezente zabalagoak zehaztasun handiz ikuskatzeko aukera eskaintzen du, kamerak igortzen duen irudian baleek pixel bat ala bi soilik betetzen dituzten arren.