Baleen Bailara

Baleen Bailara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baleen-bailara/@@download/image/85p22ElCairo.jpg
2012/12/13
berria
Baleen Bailara
Kairora joaten diren turista gehienak erromesaldian abiatu ohi dira Gizebheko piramide erraldoiak ikustera, eta gero, tour bat eginez, Nilo ibaiertzeko tenpluekin flipatu egiten dute. Turista gutxik dakite, ordea, Kairotik 200 kilometrora Baleen Bailara (Wadi al Hitan arabiarrez) bisita daitekeela. Baleen Bailara duela 40 milioi urteko balea, karramarro, itsastriku, dortoka eta abarren hezurdurez josia dago, eta UNESCOk Gizateriaren Natur Ondaretzat jo du. Duela lau urtera arte, jendea jeep-etan sartu ohi zen Baleen Bailarara, eta batek baino gehiagok hezurrak etxera eraman zituen. Orain, zorroztu egin dituzte segurtasun neurriak.