Baldintza duinak Ubik liburutegiko langileentzat

Baldintza duinak Ubik liburutegiko langileentzat Akordioa lortu dute, 229 eguneko grebaren ostean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baldintza-duinak-ubik-liburutegiko-langileentzat/@@download/image/ubik-julio.jpg
2019/08/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Akordioa lortu dute, 229 eguneko grebaren ostean.
Baldintza duinak Ubik liburutegiko langileentzat

Donostiako Tabakaleran, akordioa lortu dute azkenik Ubik liburutegiko langileek; zazpi hilabetez greban eutsi ondoren, lan baldintza duinak izango dituzte aurrerantzean. Pozik daude langileak; greba egitea merezi izan duela adierazi dute.

Akordioaren ondorioz, bihartik aurrera Tabakalerako sormen liburutegiak ateak irekiko ditu berriro. Tabakalerak "poza" agertu du zerbitzua berriz martxan izango delako.

Greban egondako langileen eta Sedena enpresaren arteko akordioak honakoa zehazten du: soldatak %32,3 handitzea, egungo lan jardunaldia murriztea eta lan txandei lotutako zenbait hobekuntza, bereziki, asteburuei dagozkienak.

Ondorioz, Tabakalerak lizitazio berri bat aterako du Ubik liburutegiko arreta zerbitzuak kontratatzeko; abuztuan egingo dute.

Hemen zaudenez... zure interesekoa izan daiteke?

ZER GERTATZEN DA TABAKALERAN?