Zer gertatzen da Tabakaleran?

Zer gertatzen da Tabakaleran? UBIK sorkuntza liburutegian lan baldintza prekarioak salatu dituzte 13 gaztek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-gertatzen-da-tabakaleran/@@download/image/ubik_biblioteca_de_creacion_de_tabakalera.jpg
2018/10/09
berria
UBIK sorkuntza liburutegian lan baldintza prekarioak salatu dituzte 13 gaztek.
Zer gertatzen da Tabakaleran?

Lan baldintza prekarioak salatu dituzte Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegian lanean dauden 13 gaztek. Egoera "jasanezina" bihurtu dela adierazi dute ELA sindikatutik medioetara bidalitako eskutitz batean:

"Tabakalerako UBIK sorkuntza liburutegian 13 gazte ari gara lanean, goi-mailako ikasketekin eta bakoitza bere alorrean espezializatua. Hala ere, bizi dugun errealitateak ez du hau islatzen. Erabateko prekarietatean gaude lanean eta gure egoera jasangaitza da. Geure soldatak ez dira 1.000 eurora ere iristen; azpikontratatutako langileak gara; igande eta jaiegunetan lan egitea tokatzen zagu inongo plusik kobratu gabe; oporrak hartzeko zailtasunak dauzkagu; geure ordutegiak itogarriak dira, eta kontziliazioa ezinezko egiten zaigu…

Beste behin ere, prekarietate egoera hau instituzioek azpikontratatutako zerbitzuok pairatzen dugu. Tabakalera kudeatzen duen administrazio kontseilua Donostiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute. Behin eta berriz saiatu gara beraiekin harremanetan jartzen egoerari irtenbide bat bilatu eta guretzat lan-baldintza duinak adosteko helburuarekin, baina ez dugu inongo erantzunik jaso. Hau horrela izanik, Tabakalerako Administrazio Kontseiluari publikoki eskatzen diogu gure prekarietate egoerarekin amaitzeko beharrezkoak diren gestioak egiteko, beraien esku dago eta.

Guk, liburutegian zerbitzua ematen dugun bitartekariok, argi daukagu egoera hau irauli beharra dagoela eta horretarako martxan jarri gara. Lan-baldintza duinak lortu eta egoera konpondu arte ez gara geldituko.

Hau horrela, hurrengo egunetan egoera aldatu ezean aurrera eramango ditugun ekintzen berri emango dugu."