Bala bat, buruko min sortzaile

Wendell Coleman, Floridako estatubatuarra, ospitalera joan da buruko min jasanezina zuelako. Eta ospitalekoak zur eta lur geratu dira, Colemanek mingainean bala bat duelako! Colemanek orduan gogoratu du bezperan, trafiko liskar batean, emakume batek pistola sartu ziola ahoan eta tiro hotsa entzun zuela. Momentu hartan ez omen zuen ezer sentitu Colemanek.