Bakjwi

Bakjwi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakjwi/@@download/image/2009949779BAKJWI_Park_Chan_wook.jpg
2009/09/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Park Chan-wook. Akt: Kang-ho Song, Ok-vin Kim, Hae-sook Kim.
99.zenbakia
Bakjwi
Herri txiki bateko apaiz gaztea da Sang-hyun. Bihotz oneko gizona da eta herritar guztiek maite dute. Birus anker batek bizitza erauziko dio. Egun batean, baina, heriotzaren erresumatik itzuliko da. Herritarrek miraria dela uste duten arren, egia lazgarria da oso. Odol egarria ase ezinik dabilen banpiro ilun bihurtu baita. Drama gordina eta lirismoa ohi bezain fin ehuntzen ditu Oldboy (2003) maisulanaren egileak bere harribitxi berrian.