'Bakea nola egin zen, nola egiten diren Bakezkoak'

Mundubat, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE) bakearen aldeko borrokan dauden lurraldeen inguruan hitzaldi eta jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 24, 26, 27 eta 28an.
Bakearen alde borrokan dauden herrialdeak nagusituko dira bihartik hasi azaroak 24 eta datorren astelehenera bitarte azaroak 28, Mundubat erakundeak antolatu dituen jardunaldietan.
Donostiako Bakearen Etxean izango da lehen jardunaldia bihar, azaroak 24, arratsaldeko 19:30etan. Lourdes Palacios FMLN diputatua, eta Enrique Corral, Torriello Fundazioko zuzendaria izango dira Salvador eta Guatemalako egoeraren inguruan arituko diren hizlariak.
Asteburuan berriz, azaroak 26ean, Donostiako Miramar Jauregian izango da hitzordua. Larunbatean, goizeko 9:30etan irekiko dira ateak eta 18:00ak arte luzatuko da, tartean, giza eskubideen eta herrien eskubideen inguruan ariko dira Sanaa A. Abuzarou palestinarra eta Brahim Dahane Saharakoa. Arratsaldean berriz bi hitzaldi izango dira, 'Transnazaionalak eta Gatazka' lehena, eta 'Gatazkatik Bakearen bide Luzerantz' bigarrena. Igandean berriz, 10:00etatik 14:00etara, femizidioaren inguruan izango dira hitzaldiak, eta 'Geu, Ertamerikako Emakumeok' dokumentalaren proiekzioa ere egingo dute tartean.
Azken ekitaldia berriz, astelehenean, azaroak 28an izango da, Bakearen Etxean, berriro ere, arratsaldeko 19:30etan, Piedad Córdoba, Kolonbiako Senadoraren eskutik. Azken honetan, mundu matxinadan, Kolonbiako bakeak bizi izandakoaren inguruan ariko da.