Bakea aita santuagatik

Bakea aita santuagatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakea-aita-santuagatik/@@download/image/20122297757Guanajuato.jpg
2012/12/13
berria
Bakea aita santuagatik
Guanajuatoko droga kartel nagusiak, Zaldun Tenplarioen taldeak, su-etena eskatu die beren etsaiei, Jaliskoko kartelari, Benedicto XVI.a aita santuaren bisita dela eta. Martxoaren amaieran iritsiko da Mexikora, eta garai horretan indarkeria eten dadin nahi dute. "Gaizkia egiten duten horiek, baldin eta nire ahotsa entzungo badute, kontuan eduki dezatela bake eta grazia garaia biziko dugula", dio kalean zintzilikatu duten pankartak. Mexikoko droga kartel garrantzitsuenetako bi direnek, sinestezina dirudien arren, badute adiskidetasuna lortzeko arrazoi garrantzitsu bat: Jainkoaren mandatari gorenaren bisita.