Bakarrik Hobeto Fest jaialdirako sarrerak salgai
Txartelak 5 eurotan eskuragarri Le Bukowskin!

Martxoaren 11n egingo dute Bakarrik Hobeto Fest jaialdia Egiako Le Bukowski tabernan. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta aurtengo protagonistak Anari, Jon Basaguren, Libe eta Oza izango dira.
Dagoeneko jarri dituzte sarrerak salgai, Le Bukowskin bertan, 5 eurotan. Martxoaren 11n erosita, sarrerek 7 euro balioko dute. Emanaldia berriz, 18:00etan hasiko da.