BAKARLARI BAKARTION BIRA IRUÑARA IRITSI DA

BAKARLARI BAKARTION BIRA IRUÑARA IRITSI DA Barkalari bezala sortzeak ez du esan nahi oholtzara bakarrik igo behar duzunik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakarlari-bakartion-bira-irunara-iritsi-da/@@download/image/Bakarlari Bartion Bira.jpg
2019/03/01
albiste-laburra

 

 

 

Barkalari bezala sortzeak ez du esan nahi oholtzara bakarrik igo behar duzunik.
BAKARLARI BAKARTION BIRA IRUÑARA IRITSI DA

Horixe pentsatu dute behintzat Bakarlari Bakartien Klub moduko bat sortu duten euskal bakarlari ezberdinek. Otsailean Bilbon hasi zen Bakarlari Bakartion Bira deitutako ekimeneko lehen saioa. Oraingo honetan, Pelax gehituko zaie Bilbon egon ziren Birkit, Eneritz Furyak, Mikel Uraken eta Abereh musikari bikainei.

Hurrengo hitzordua Iruñako autobus geltoki zaharrean dute martxoaren 9an. 20:00etan abiatuko dira bakarlari bakoitzak 20-30 minutuko saioak eginez. Kluba handituz doa, zu ere batuko zara?

Zuzeneko horien zain zauden bitartean, artista bakoitzaren errepasoa egin nahi baduzu hementxe lasterbideak:
https://pelax.bandcamp.com
https://birkit.bandcamp.com/releases
https://eneritzfuryak.bandcamp.com
https://mikel-uraken.bandcamp.com
https://abereh.bandcamp.com