Bakarkako sexualitatea (I)

Jakin beharreko 23 kontu
1 AutoÂ… (autoestima, auterotika, autoestimulazioaÂ…): Norberaren inguruan auto ugari. Sexualitatean ere, norberak bere buruan eragin dezakeen guztiak gainontzekoak baino indar ge-hiago du.
2 Berezitasunak: Kuxinen kontra igurtzi egitea, olioarekin masajeak ematea, dedeteak, alua txupatzea, titimuturrei hozka egitea, zakila txupatzeaÂ… zerk kitzikatzen zaitu?
3 Bizipen propioak: Sexualitateak bizipen gazi-gozoak dakartza. Bizipen hauek guztiak zureak dira, zureak soilik. Bizipen gaziak ere onuragarriak izan daitezke, ez baztertu bizipen bakar bat ere. Osotasunean bizi.
4 Desira/desira eza: Desira, zertarako? Sofan etzanda egoteko, itzulipurdika ibiltzeko, kotxe gainean muxuka aritzeko, larrutan egiteko, beso-artean goxo-goxo egoteko, ilea ukitzekoÂ… Zein da zure desira?
5 Emozioak: Bost emozio: haserrea, amorrua, poza, harridura eta tristura. Bost emozio primitibo, eta pertsona bakoitzak, emozio horiekin infinitu bariazio.
6 Erruduntasuna: Masturbatzen zarenean, ez zigortu zure burua: Ëzikin bat ote naiz? Neska bat ikusi, eta txortan imajinatzen dut nire burua; bizioso bat ote naiz?". Ez zigortu eta txalotu itzazu ongi egindakoak!
7 Fantasiak: Zure pentsamenduaren emaitza abstraktuak dira, eta ez diote inori minik egiten. Horietan, dena da posible. Dena den, gogoan izan fantasiak ez direla benetakoak.
8 Frustrazioa: Itxaropenekin nahastuta ibili beharrean, dagoenari begiratzeak asko lagunduko digu! Dagoenarekin, gozatu eta gozatu!
9 Gorputza: Zu zeu. Burua gorputza da, eta gorputza burua.
10 Gozamena: Sexu praktikak = gozamena. Berdinketa arriskutsua. Gozamena bakarrik ez, baina gozamena ere bai.
11 Gorrotoa: Jatorriak jatorri, zurea den sentsazioa. Ukatu gabe, merezi du ateratzea.
12 Hormonak: Zelula batzuek askatzen dituzten substantziak. Gure gorputzaren garapenean, desira sexualeanÂ… zuzenean eragiten dute.
13 Isurketak: Txistu isurketa, fluxu baginalaren isurketa, txiza, hazia, hilerokoa, esne-gainaÂ… zein gustatzen zaizu gehien?
14 Jostailu erotikoak: Masturbatzerakoan, lagungarri izan daitezken tresnak. Monotonia hausteko aproposak.
15 Kitzikadura/Exitazioa: Tentsio sexuala haztea, arnasketa azkartzea, lubrifikazio baginala, zakila gogortzea, bihotz taupadak arintzeaÂ…
16 Klitoria: Aluaren atal bat, ezpainen goi aldean dagoen koskortxoa. Askorentzat, gozamen iturri den perlatxoa da; beste batzuek gorrotatu egiten dute, edo beste hainbatentzat, aldiz, aurkitu ezinezko harribitxi misteriotsua da.
17 Maitasun platonikoa: Idealizatutako neska edo mutil perfektu horrekiko sentimendua. Gogoan izan esaera zaharra: "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau".
18 Masturbazioa: Bakarka egin daitekeen praktika erotikoa. Norbere burua ezagutzeko bide egokia.
19 Mina: Esperientzia emozional subjektiboa. Esperientzia desatsegin batek dakarren sentipena.
20 Nortasuna: Zure izateko modua. Gaurko nortasunak zerikusi gutxi izan dezake atzokoarekin. Zorionez, pertsonak aldatu egiten gara.
21 Orgasmoa: Gorputzaren erreflexu gozagarria, kontrakzio multzoa. Tentsio sexuala altua denean gerta daitekeen fenomenoa. Orgasmoaren unean, gorputzak agintzen du.
22 Osasuntsua: Orekan dago gakoa: fisiologia eta emozioen orekan.
23 Sexuatua: Zu eta gu guztiok. Denok gara pertsona sexuatuak, denok garelako neska edo mutil.
Bikotea eta sexualitatea (II)
Jendarteko sexualitatea (III)