Bakardadeari aurre egiteko

Bakarka egotea eta bakarrik egotea ez dira gauza bera. Bakardadea gogorra izan ohi da, eta ez du norberak aukeratzen. Bakarka egotea, aldiz, norberak aukeratu ohi du, eta aberasgarria izan daiteke. Haur, gazte, eta heldu asko bakarrik sentitzen dira, eta kosta egiten zaie harreman berriak eta onak egitea.
Pertsona bakartiak, zergatik?
Pertsona batzuei kosta egiten zaie besteekin hitz egitea. Adibidez, jende askori, zaila egiten zaio hizketarako gai aproposak asmatzea, eta horiek solasaldi batean erabiltzea. Beste batzuek beldur handia diote baztertuak izateari, eta ondorioz, inoiz hanka sartzerik ez egitearren, aldamenekoarekin harremanik ez izaten saiatzen dira.
Pertsona leialik ez dagoela uste dutenak ere badira. Eta beste muturra ere gerta daiteke: alegia, hasieratik aldamenekoei lotura handiegia eskatzea, eta ondorioz, aldameneko horiek "izutzea". Halakoei, kosta egiten zaie neurri egokia hartzea besteekiko harremanetan (besteekin zenbatean behin elkartu eta abar).
Beste pertsona asko, aldiz, aukera berri baten zain daude, baina ez dira ausartzen lehen pausoa ematera.
Kanpotik etorri berriek, berriz, oraindik ez dute inor ezagutzen.
Bestalde, batzuk itxura aldetik "berezi" samarrak dira, edo nolabaiteko urritasun fisikoa dute. Askotan, pertsona hauek elkar ezagutzeko aukerarik eman gabe baztertu dituzte.
Azkenik, norbaitek haien gainean zabaldutako gezurren ondorioz bakarrik geratu direnen giza-multzoa daukagu.
Eman diezaiegun aukera
Pertsona bakartiei aukera bat (eta gehiago!) eman diezaiekegu eta, nola ez, hori egiteak, haiek guri ere aukera bat ematea ekarriko du! Elkar ulertzen saiatzea da gakoa. Zenbaitetan, pazientzia pittin bat beharko dugu. Esaterako, kanpotik etorri denarekin eta gure hizkuntza ikasten ari denarekin. Kontuan izan behar dugu, agian, orain, berak gu behar gaituen bezala, egoerak buelta eman eta hurrengo batean gu izan gaitezkeela laguntza beharrean!
Bakarrik sentitzen naiz, zer egin dezaket?
Pertsonak ezagutzea ez da beti erraza izaten, are gehiago, aurretik norbaitek min egin badigu. Baina ziur izan zaitezte, ezagutzea merezi duten pertsona asko dagoela mundun. Bizitzen ari zaren trantze hori, atzean utzi ahal izango duzun etapa kaxkar bat besterik ez da, betiere, aurrera egiteko borondatea baduzu!
Jendartean zaudenean, altxa ezazu burua, begietara begiratu, irribarre egin ezazu, eta ez zaitez txoko batean alboratuta gelditu. Izan zaitez ausarta, eta kontuan izan ezazu, sarritan denbora asko behar izaten dela besteekin konfiantza lortzeko.
Gerturatu zaitez zuretzako garrantzitsuak diren gaitasunak dituztenengana: batzutan arrakasta duten "izar" horiengana hurbiltzen saiatzen gara, askoz gehiago merezi duten hainbat lagun ahaztuz.
Estimuan dituzunak agurtu itzazu, topatzen dituzunean beldurrik gabe esan, "iepa!", "gero arte!", "bihar arte!" Eta irribarre bat oparitzen badiezu, oraindik hobe! Horrela, estimuan dituzula jakingo dute.
Besteekiko interesa azaldu ezazu, galderak egin, iritzia eskatu (hasieran ez zuzenegiak, ez sakonegiak) eta adi entzun esaten dizutena. Eta, arren, ez zaitez gaizkiesaka aritu jendearen gainean.
Bestalde, elkarguneetan parte har dezakezu, ikastaroetan izena eman, kirol taldeetan aritu, laguntza ematen duten taldeetan jardun zure helburuari, bakardadea atzean uzteko ahalegin horri, gogoz eutsi iezaiozu.
Azkenik, saia zaitez umoretsuagoa izaten. Beti kopetilun egonda, zailagoa izango zaizu aldamenekoak erakartzea. Barrutik gaizki sentitzen zarenean, ez da erraza alai plantak egitea, eta akaso, ahalegin horrek zuri samar sentiarazi zaitake. Baina gogoan izan ezazu: ahaleginak merezi du! Aukera berriak sortzen ari zara, lagun; izan ere, lagun gehiegi dituen inor ezagutzen al duzu?
Esaldi anonimoa: "sexua, laguntasunarekin amaitzeko modu azkarrena da".

· Otsailaren 14a: Sexu Osasunaren Europako Eguna.
· Martxoaren 8a: Emakumearen Eskubideen eta Bakearen Aldeko Nazioarteko Eguna.
· Bere alua mihiaz laztandu. Nola egin ez badakizu, eska iezazkiozu argibideak ikasi arte.
· Bere zakila goraipa ezazu: gizontasuna, indarra, potentzia gustura entzungo ditu horrelakoak.

SEXESALDIA
Esaldi anonimoa: "sexua, laguntasunarekin amaitzeko modu azkarrena da".
SEXEGUNA

· Otsailaren 14a: Sexu Osasunaren Europako Eguna.
· Martxoaren 8a: Emakumearen Eskubideen eta Bakearen Aldeko Nazioarteko Eguna.
PUNTUAK IRABAZTEKO... PROBATU AL DUZU?