Bakardadearen aurrean, literatura

Bakardadearen aurrean, literatura Missourin haurrek ipuinak kontatzen dizkiete jaberik gabeko txakurrei; gustatzen al zaizue ideia? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakardadearen-aurrean-literatura/@@download/image/kids-read-shelter-dogs-human-society-of-missouri-3.jpg
2018/06/13
berria
Missourin haurrek ipuinak kontatzen dizkiete jaberik gabeko txakurrei; gustatzen al zaizue ideia?
Bakardadearen aurrean, literatura

Abandonua jasan duten txakurrek trauma handiak izaten dituzte; berriro etxe berri batera joan aurretik, askok laguntza behar izaten dute beldurrak uxatu eta gizakienganako konfiantza berreskuratzeko. Missouriko Humane Societyn (AEBak) Shelter Buddies izeneko programa berritzaile bat jarri dute martxan; bertan, 6-15 urte bitarteko haurrek ipuinak irakurtzen dizkiete txakurrei, konfiantza hori berreskuratzen lagunduz.

 

 

Emaitzak harrigarriak dira; haur bakoitzak txakur bati irakurtzen dio, eta txandaka, guztira 10 orduko saioak egiten dituzte. Hala, txakur lotsati eta beldurtiak ohitzen joaten dira umeen presentziara. Haurrei ere lagungarri zaie programa; txakurrak lasaitzen direnean gozoki bat ematen diete, eta pixkanaka harreman bat eraikitzen dute. Zer iruditzen zaizue?