Baionatik Donostiara, Iparralde kantuz igande honetan Kursaalean

Anje Duhalde, Niko Etxart, Mixel Ducau, Erramun Martikorena, Pantxoa Carrere
Ipar Euskal Herriko kantagintzaren izenik garrantzitsuenak bilduko dira datorren igandean martxoak 11 Donostiako Kursaal aretoan. Beren doinurik ezagunenak entzunaraziko dituzte iluntzeko 19:00etan hasita.
Baionatik Bilbora ekimenaren ostean, oraingoan Iparraldeko musika tradizioa Gipuzkoako hiriburura hurbilduko dute. Besteak beste, Naia Robles, Anje Duhalde, Pantxoa Carrere, Errobi, Maialen Errotabehere, Kantiruki, Erramun Martikorena, Niko Etxart, Bidaia eta Mixel Ducau arituko dira bertan, oraindik zehaztu gabeko beste hainbat artistarekin batera.
Ipar Euskal Herriko tradizioetan oinarritutako kantak, poesia ardatz, eskainiko dituzte taula gainean, arbasoengandik jasotako doinuekin. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerek 20 euro balio dute.