Baionan Xabier Lete Gogoan

Baionan Xabier Lete Gogoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baionan-xabier-lete-gogoan/@@download/image/2011914542XABIERLETE.jpg
2012/12/13
berria
Gure Irratiak bere 30. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean, irailaren 24ean Xabier Leteri omenaldia egingo zaio lehen aldiz Iparralden, arratsaldeko 20:30etan antolatu duten kontzertuan.

Abeslari eta musikari aipagarriek parte hartuko dute ekitaldian, hala nola, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti, Anje Duhalde eta Amets Artzailus bertsolariak izango dira ahotsak, eta Karlos Gimenez, Joxan Goikoetxea, Txema Garces, Xanet Arozena, Francisco Herrero eta Luis Fernandez musikarien doinuak izango dituzte lagun.
Irailaren 24ean arratsaldeko 20:30etan antolatu duten hitzordurako sarrerak salgai daude dagoeneko Baionako Elkarren, Garaziko Kalakan eta Pausun Xaian. Aldez aurretik erosita 15 euro balio dute eta egunean bertan erosita, berriz, 18 euro. Kontzertuaren egunean 19:45etan hasiko da salmenta.