Baionako Pintxo Eguna izango da bihar

Baionako Pintxo Eguna izango da bihar Euro batean salduko dituzte pintxoak eta herriko elkarteei bideratuko diete etekina. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baionako-pintxo-eguna-izango-da-bihar/@@download/image/so-5ad0801066a4bd4a5680a0de-ph0.jpg
2022/05/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euro batean salduko dituzte pintxoak eta herriko elkarteei bideratuko diete etekina.
Baionako Pintxo Eguna izango da bihar

Osasun egoera tarteko bi urtez bertan behera geratu ostean, bueltan da Baionako Pintxo Eguna, bederatzigarren edizioarekin. Zirtzilak lagun-taldeak antolatu du ekimena, eta guztira hogeita hamasei taldek parte hartuko dute. Mota askotariko pintxoak izango dira dastagai, 18:00etatik 22:00etara bitarte. Baiona Ttipiko lagun-taldeek seietan jarriko dute martxan, eta Baiona Handikoek 19:30ean. 

Pintxo bakoitza euro batean izango da salgai eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, ohiko moduan, lortutako etekina "guztien onurarako lanean aritzen diren karitatezko elkarteentzat" izango da. 2020an, nahiz eta Pintxo Eguna bertan behera utzi, peñek 6.300 euro eman zizkieten baionar elkarteei.

Bestetik, lagun-taldeen arteko sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute. Epaimahai profesionalak erabakiko du garailea nor izango den, eta irabazleak Urrezko Pintxoaren saria jasoko du. Publikoak ere izango du bere pintxo gustukoena hautatzeko bidea, webgunearen edo sare sozialen bidez, bozka gehien jaso dituen taldeari aitortza egin ahal izateko.