Baionako Etxepare Lizeokoak ere euskalakariak

Baionako Etxepare Lizeokoak ere euskalakariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baionako-etxepare-lizeokoak-ere-euskalakariak/@@download/image/2011335142euskalaklip.jpg
2012/12/13
berria
Euskararen aldeko Korrikaren harira aek-k antolatu duen Euskalaklip bideoklip lehiaketan parte hartu dute Bainoako Etxepare Lizeoko ikasleek. 'Laket kalaka karrikan korrika' izenburua jarri diote. Zeuk ere parte har dezakezu lehiaketan, baina bizkor ibili beharko duzu!

Aurtengo Korrika abiatu aurretik martxan den Korrika Kulturala 17ren barnean, ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dio aek-k. Egun, edozein adin tarteko jendeak, bereziki gazteek, ikus-entzunezko baliabideekiko duten hurbiltasuna kontuan edukita, Korrika Kulturalaren baitan bideo lehiaketa berezi eta berritzailea abiarazi dute: Euskalaklip.
Parte hartzeko baldintzak zehatz-mehatz azaldu dituzte Korrikaren webgunean. Erabiltzaileek webgunean emandako bozken bitartez aukeratuko dute irabazlea eta, erabiltzaileen aukeraketarekin batera, epaimahaia sortuko dute azken hautaketa egiteko. Epea bukatzear da, eta Mac gailu bat dago jokoan! Bizkor!