Baionak Gaztetxea behar du

Gero eta gehiago dira Baionak Gaztetxea beharrezko duela dioten ahotsak. Bertako Gazte Asanbladak bere egin du eskaria eta helburua lortzeko urratsak ematen ari da. Urriaren 24an pauso bat gehiago emango dute kontzertu batekin.
Herriko etxeak gazteen alde egiten duena "ikusita", antolaketa eta autogestioaren aldeko hautua egin dute Baionako hainbat gaztek. Horrela jakinarazi dute GAZTEZULOra bidalitako prentsa ohar batean. Gazte Asanbladaren baitara bilduta, gazteek euren kabuz kudeatuko duten gune baten aldeko lanari ekin diote. Horren adibide da urriaren 24an Patxokin izango den kontzertua. 19:00etan hasiko da jaia, Patxokitik bertatik abiatuko den trikipoteoarekin. 21:00etatik aurrera, berriz, Desobedient, Never Surrender eta Tortuga Sound Systemen doinuekin gozatzeko aukera zango da.
Oharrak honela dio, hitzez hitz:
Baionak Gaztetxe bat behar du !!!
Denbora batez pausaldi batean egon ondoan, Baionako gazte batzuek herrian dinamika bat abiatzeko proiektua martxan eman dugu berriz ere.
Gaur egun, Baionako Herriko Etxeak ez du gazteekiko deus egokirik egiten, hortaz, gazteok gure etorkizuna eskuetan hartzea erabaki dugu, antolaketa eta autogestioaren bidez. Mugimendu kultural eta politiko hau deneri idekia eta hein berean, parte hartzailea izatea nahi dugu.
Horregatik, Baiona eta inguruko gazteei deia luzatzen diegu guregana batu eta guhaurk kudeatuko genukeen egitura honen alde borrokatzeko !
Baionan dinamika bat sortzea, ekintzak eta animazioak antolatuz planteatzen dugu. Hori dela eta, heldu den hitzordua Urriaren 24ean finkatu dugu, Patxokin kontzertua antolatuz. Baionak Gaztetxe bat behar du! Lortuko dugu!!