"Bai, maite naiz!"

"Bai, maite naiz!" Ekainak 8, hainbat emakume bere buruarekin ezkonduko dira Bilborocken, maitasun propioa aldarrikatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bai-maite-naiz/@@download/image/mequieromecuidoretcada-500x343.jpg
2018/05/08
berria
Ekainak 8, hainbat emakume bere buruarekin ezkonduko dira Bilborocken, maitasun propioa aldarrikatzeko.
"Bai, maite naiz!"

Maitasun erromantikoarekin apurtu eta norberarekiko miresmen eta errespetua aldarrikatzeko helburuz, ekainak 8 ekitaldi bitxia egingo dute Bilborocken. May Serrano artistaren gidaritzapean, hainbat emakume bere buruarekin ezkonduko dira, "Bai, maite naiz!" lelopean. Performance honen helburua maitasun propioaren aldarrikapena da, eta baita, maitasunarekiko ditugun ideiekin haustea.

 

 

Ezkontzaren aurretik, Serranoren performance-an parte hartzen duten emakumeek ezkondu aurretiko tailer batean parte hartuko dute; bertan, maitasunaren inguruan hausnartuko dute, beren buruarekiko izan duten harremanaz, eta pixkanaka, berriro konektatuko dute beren buruarekin. Tailerra interesatzen bazaizu, eman izena gaurtik aurrera, San Frantzisko udal eraikinean; klaseak ekainaren 4tik 7ra izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Eta zu, prest al zaude zure buruarekin ezkontzeko?