'Baginaren bakarrizketak' komedia antzeztuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean

'Baginaren bakarrizketak' komedia antzeztuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean Intza Alkain, Ainhoa Etxebarria eta Itziar Urretabizkaiak lau emanaldi egingo dituzte, gaurtik igandera bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baginaren-bakarrizketak-komedia-antzeztuko-dute-donostiako-antzoki-zaharrean/@@download/image/AZ-baginaren-bakarrizketak.jpg
2023/08/17
Intza Alkain, Ainhoa Etxebarria eta Itziar Urretabizkaiak lau emanaldi egingo dituzte, gaurtik igandera bitarte.
'Baginaren bakarrizketak' komedia antzeztuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean

Behin eta berriro antzeztu den lana da Baginaren bakarrizketak eta antzerki zaleek Donostiako Antzoki Zaharrean izango dute ikusteko aukera, gaurtik igandera arte.

Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako berrehun emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Parte hartutako emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren.

Txalo konpainiak adierazi duenez, "komedia honek, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamikak sortu eta, lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez".

Eve Ensler da antzezlanaren egilea eta Inma Infiestak egin du itzulpena. Begoña Bilbao da obran zuzendaria eta Martin Agirre zuzendari laguntzailea. Oholtza gainean, berriz, Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain arituko dira. 

Emanaldi guztiak arratsaldeko zortzietan izango dira eta hemen eskura daitezke sarrerak.