Bagan

Myanmarren izandako hainbat erresumaren hiriburu ohia da. Herrialdeko bigarren hiririk garrantzitsuena den Mandalaytik 145 kilometrotara dago. Hainbat saiakera egin dituen arren, Unescok oraindik ez du lortu Bagan Gizadiaren Ondare izendatzea, herrialdeko agintari militarren erabakiak tarteko. Kontua da militarrek antzinako hainbat eraikuntzaren konponketa lanak jatorrizko diseinu eta materialak errespetatu gabe burutu dituztela. Ondorioz, inguruak berezko esentzia galdu du. Gainera, dagoeneko eraikita zegoena aldatzeaz gain, golf zelaia eta autopista ere egin dituzte. Baganen aukera ekonomikoak historiaren balioari gailentzen ari zaizkio.