Badon* opera garaikidea izango da bihar Bilbon

Badon* opera garaikidea izango da bihar Bilbon Bestelako euskal kanona eta plaza publikoa irudikatzen du obrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badon-opera-garaikidea-izango-da-bihar-bilbon/@@download/image/badon.png
2024/01/11
Bestelako euskal kanona eta plaza publikoa irudikatzen du obrak.
Badon* opera garaikidea izango da bihar Bilbon

Korrika Kulturalaren barruko Badon* opera eskainiko dute bihar, 19:30ean, Euskalduna Jauregian. Euskal kultura eta haren kanonak berrikusten dituen lana da eta opera antzerki post dramatikoko kodeetan oinarrituta dago.

Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du obrak. Eszena sorkuntza honek esperientzia estetiko eta zentzumen bidezko bat dakarkio publikoari, "denok partekatzen dugun iruditeriatik sortutako mundu posible bat". Bestelako euskal kanona, plaza publikoa eta genealogia ahalbidetuko duen agertokia asmatu nahi izan dute, "bestelako kanona, plaza publikoa eta aitortza praktikan jartzea ahalbidetuko digun mundua asmateko beharra" sentitzen dutelako. Aukera ezberdinak planteatuko dituzte distopia katastrofikoetatik utopia amestuetara joateko.

Badon* unibertsoa sortzeko, ikuskizunean baliabide bisualak erabiltzen dira, argiak eta bideoa, eta baita dramaturgia, mugimendua, literatura eta bertsoak ere. Zuzeneko musika -musika organikoa eta elektroakustikoa txandakatuz- da protagonista nagusietako bat, argiekin batera. 

Marina Suarez Ortiz de Zaratek zuzendu du eta honako hauek arituko dira oholtzan: Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala, Ines Osinaga, eta Marina Suarez bera. 

Lau ekitalditan banatuta, 90 minutuko iraupena dau lanak eta sarrerak Euskalduna Jauregian eta webgunean eros daitezke.