Badok.info ataria berritu dute

Maiatzaren 29an aurkeztu zuten Donostiako San Telmo museoko elizan, Berria egunkariak eta Badok.info musika atariak izango dituzten aldaketak. Euskal musika talde eta bakarlarien lan berrien inguruko tartea, aldizkari digital berria eta iragazkien bidezko bilaketa inteligentea dira Badok.info-ren berrikuntza nagusiak.
Orain arteko Badok.info atariak garai analogikoaren ezaugarriak bazituen, oraingoak, azken urteetako aldaketei egokituta, "musikaren zabalkundeari" emango dio lehentasuna. Halaxe azaldu zuen atzoko aurkezpen ekitaldian Jon Eskisabel Badok.info proiektuaren koordinatzaileak.
Badok.info atariak dagoeneko estreinatu du itxura berria eta Berria egunkariaren itxura berriak ere, zuzendariak atzoko ekimenean azaldu bezala, "etxeko lankide, lankide ohi, unibertsitateko irakasle, harpidedun eta BERRIAlagunen elkarlanari esker", ikusiko du argia, sarean zein paperean. Interneteko webgune zaharra pasa den asteartean –maiatzak 27– ordezkatu zuten. Paperean berriz, bihartik aurrera –maiatzak 30– egingo dute aldaketa.
Atzoko aurkezpenak amaituta, Tania de Sousaren, Jon Basagurenen eta Neihgbor musikarien doinuek itxi zuten Berria eta Badok.info atarien berrikuntzen aurkezpen ekitaldia.