Badoa Info7, badator irrati berri bat

Badoa Info7, badator irrati berri bat Abenduaren 15ean emisioa etengo dute, proiektu berri bati ekiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badoa-info7-badator-irrati-berri-bat/@@download/image/page_1_thumb_large.jpg
2018/10/16
berria
Abenduaren 15ean emisioa etengo dute, proiektu berri bati ekiteko.
Badoa Info7, badator irrati berri bat

Info7 irratiak agur esan du; abenduaren 15ean emisioa etengo du. Egun horretatik aurrera, jauzi bat eman eta euskara hutseko proiektu berri bati ekingo diote. Hau da beren webean zabaldu duten mezua:

"Orain hamahiru urte, Aztibegia elkarteak Info7 irratia martxan jarri zuenean, helburu nagusi bat jarri zion bere buruari: FMz emititzeko legaltasun osoa izango zuen Euskal Herri mailako irrati proiektu bat sortzea. Urtetako lanaren ondorioz, legaltasun osoz jarduteko baldintzak lortu dira Hego Euskal Herrian, honenbestez, Aztibegia elkarteak erabaki du, Info7 irratiaren etapa itxi, jauzi bat eman, eta irrati proiektu berri bat sortzeko lanean murgiltzea.

Info7 Irratiaren etapa abenduaren 15ean itxiko da, bertan etengo baita honen emisioa. Urruñako estudio nagusietatik egingo den azken saioarekin isilduko da Info7, eta bertara gonbidatu nahi ditugu irratiko partaide izan diren guztiak; langile, kolaboratzaile, bazkide, laguntzaile zein entzuleak. Guztien artean, eta festa giroan, itxiko dugu garai hau, berriari bide emateko. Entzun elkarrizketa osoa HEMEN".